ES
III. EDIZIOA · 2026

7PAGO

Mendi Lasterketa
Mallabia · Bizkaia

Oiz mendiaren magaletik, ur-jauzi ezkutuen artean eta aspaldiko bide zaharrak berreskuratuz.

III. EDIZIOA AMAITUTA · 2026

III. edizioa historia da jada

Hemen aurkituko dituzu emaitzak, argazkiak eta 2026ko lasterketa ofiziala. Hurrengo edizioa 2027an!

7 Pago Elkartea

Nor Gara

7 Pago Mendi Lasterketa izen bereko elkartearen ekimena da, Mallabiako mendiekiko sentitzen dugun lotura eta maitasunetik sortua.

Mendiko duatloi probak hainbat urtez antolatu ondoren, herri-trail lasterketa bat martxan jartzeko pausoa ematea erabaki genuen. Helburua argia da: korrikalariei Mallabiako txokorik berezienak ezagutaraztea.

Oiz mendia izango da lasterketaren erreferente nagusia, baina bertara iritsi aurretik parte-hartzaileek ur-jauziak, baso zaharrak eta askorentzat ezezagunak diren bidezidorrak zeharkatuko dituzte.

Kirol ekitaldiaz harago, asteburu osoan zehar Mallabiaz, bertako gastronomiaz eta ingurune naturalaz gozatzeko aukera eskaini nahi dugu.

7 Pago ez da lasterketa hutsa. Mallabiako mendien ospakizuna ere bada.

Koparen II. Edizioa · Durangaldea

Durangaldeko Kopa

7 Pago Mendi Lasterketa da Durangaldeko Koparen lehen geldialdia, eskualde osoko zortzi lasterketa batzen dituen trail zirkuituaren hasiera.

Herriz herri antolatutako ekimen batek sortutako proiektua da, mendia, komunitatea eta kirola ardatz dituena.

Mallabia, Berriz, Zaldibar, Garai, Mañaria, Atxondo, Amorebieta eta Elorrio dira zirkuituko geltokiak.

Aurten bi sailkapen izango dira: DURANGALDEKO MARI KOPA eta DURANGALDEKO SUGAAR KOPA. Mari Kopa distantzia luzeko lasterketen sailkapena da; Sugaar Kopa, berriz, distantzia motzekoena. Bi sailkapenek eskualdeko zortzi lasterketen emaitzak batzen dituzte.

25 km edo 16 km aukeratuta, Oiz mendia ikuspegi guztiz berezi batetik ezagutzeko aukera izango da.

Bideo Ofiziala · 2026

Hau izan zen 7 Pago

Mendi Lasterketa

Maiatzak 23 · Mallabia
25K
Ibilbide Luzea
+1400m
Desnibel +
16K
Ibilbide Motza
+750m
Desnibel +
2026 · Mallabia

Argazki Galeria

Arietzu 2026
Zengotitagaine 2026
Lasterketa Luzea 2026
Herrira Hurbiltzen 2026
Sari Banaketa 2026

Eskerrik asko, 2026!

III. edizioa bikain amaitu da. Urtebete barru itzuliko gara — jarraitu gurekin Instagram eta Facebook-en.

IV. EDIZIOA · 2027
Babesleak · Patrocinadores

Eskerrik asko bihotzez

Orbea
Talleres Agga
Cafés Baqué
Eusko Label
Excavaciones Jon
Hierros Servando
Egui
Apon Berri
Alkideba

Trabaku Behekoa Jatetxea · Trabaku Goiko Jatetxea · Herriko Taberna · Rotek Rótulos
Zuen laguntzarekin hazten jarraitzen dugu!