7 Pago mendi lasterketa izen bereko elkartearen ekimena da. Hainbat urtez, elkarteko partaide gehienek mendi duatloi proba antolatu dute, Euskal Herriko zirkuituaren barruan. 2024ra begira, mendiko trail lasterketa antolatzeko urrats handia ematea erabaki da. Lasterketa herrikoia antolatzea da asmoa, parte-hartzaileek Mallabiako inguruak ezagutzeko aukera emanez eta bide zidor zaharrak berreskuratuz. Lasterketaren puntu gorena eta ezagunena Oiz mendia da, baina bertara, bi ur jauzitatik barrena iritsiko gara, inor gutxik ezagutzen dituen leku zoragarrietatik barrena..
Kirol ekitaldiarekin batera, ekintzen egitarau zabala antolatu dugu lasterketaz eta Mallabia herriaz gozatzera hurbildu nahi duten guztientzat
Webgunean informazioa eguneratzen joango gara! Laster berri gehiago eta sorpresa berriak!!